Nor Gara?

Gu, nerabeen artean gaur egun sexualitatea eta genero ikuspegia lantzeko beharra ikusten genuen lantalde bat gara. Aisialdian urte askoan lan egindakoak, Txatxilipurdi Elkartean, batez ere nerabeekin. Hutsune handia, tabu mordoa eta beldur, kezka eta zalantza ugari ikusten genituen nerabeen artean gai hauekiko. Hortik abiatuta, eta gure intereseko eta jakintzazko gaiak zirela ikusita, mahai jolas bat sortzea erabaki genuen. Elkartearen babes osoa genuela ikusita, lanean hasi ginen hau guztiau aurrera eramateko. Helburuak, sexualitatea lantzea, tabuak apurtzea, naturaltasun osoz sexuari buruz hitz egitea, feminismoa lantzea, dibertigarria izatea ziren besteak beste. Hau guztia euskaraz biziz, noski.
Mihi-Bero lantaldea arlo ezberdinetatik datozen kideek osatu genuen. Itsaso Gallastegi Loiti eta Leire Aranzabal Isasa, feminismoan militatzetik eta berdintasun ikasketak eta sexologia ikasketak egitetik datoz eta Mihi-Beroren edukia sortzeaz arduratu dira. Leire San Vicente Carrillo, psikopedagogiako ikasketak egindakoa eta hezkidetzan aditua tituluduna (Urtxintxa eskola), koordinazio lanetan aritu da. Oihane Sanchez Bengoa, diseinu ikasketak egina dituena, jolasaren maketazioaz arduratu da eta Lope, ilustrazio lanak egiten ibili da.
Esker onak eman nahi dizkiegu Irune Gabilondori jolasaren edukiari buruzko aholkuak emateagatik; Aitor Izagirre, Eukene Marrodan eta Nerea Egurzari testuaren zuzenketak egiten laguntzeagatik; Lander Juaristiri produkzioan laguntzeagatik eta gaztetxokero ohiei jolasaren oinarria egiten lan polita egin zutelako.

egileak

 

 

Anuncios