Jolasaren nondik norakoak

Mihi-Beroren helburu garrantzitsuena zalantzak, mitoak, tabuak eta galderak ebazten lagunduz partaideak sexualitatearen ibilbidean laguntzea da. Gainera, sexualitatearen inguruan sexu-genero sistemak sortutako mezuen aurrean ahalmen kritikoa sustatzea ere badu helburu jolas honek.
Bestalde, nerabezaro garaiko interesgunea den sexualitatea aitzaki bezala hartu eta euskararen erabilera sustatzeko eta horretan motibatzeko tresna bilakatu daiteke Mihi-Bero: sexualitateari buruzko euskarazko hiztegia lantzeko eta esamoldeak gazteen artean zabaltzeko.
Sexualitateari loturiko oroimena, kontzentrazioa, hausnarketa, arrazonamendua eta sozializazioa garatzen ditu. Talde estrategia eta talde antolaketa taktikoa ere bultzatzen ditu. Euskara lantzeko jolas aproposa da.

Jolasaren prestaketa

1-Aurrez pilatu beharreko materiala: arkatza, papera, erlojua.
2-Gutxienez bi eta gehienez lau kidez osatutako taldeak egin.

3-Mihi-Bero sakua ireki eta:
Tableroa zabaldu
Bertako txartelekin bi multzo osatu: batean frogak eta bestean kondoiak.
4-Fitxa guztiak hasierako kasilan kokatu.

Jolasaren azalpena

1-Jokalari-talde nagusienak hasiko du jokua. Hau da, taldekide guztien adinak batu eta kopuru altuena ematen duen taldea hasiko da. Txandak erlojuz kontrako zentzuan eginda pasatuko dira. Txanda duenak dadoa botako du eta irtendako zenbakiaren arabera laukiak aurreratuko ditu.
2- Ibilbide moduko jolasa izango da. Ibilbide horretan aurrera joan ahal izateko, frogak gainditu beharko dira minutu batean. Zenbat eta erantzun zuzen gehiagon eman, orduan eta azkarrago helduko da taldea helmugara. Froga gainditu ezean, hurrengo taldeak hartuko du txanda. Lehena iristen dena helmugara eta azken froga gainditu (rol playing-a), Mihi-Beroena izango da.

Irudien azalpena

Hitzezkutua

Hitz ezkutua: txartelean agertzen diren hitzak erabili gabe kontzeptu jakin baten esanahia azalduko dio taldekide batek besteei (definizio bat emanez edota, sinonimo edo antonimoak erabiliz). Besteek asmatu egin beharko dute zein den kontzeptua.

Imintzioka.jpg

 

 

 

Imintzioka: jokalari batek beste jokalariei mimika eginez txartelean azaltzen den kontzeptua azaldu beharko die. Besteek asmatu egin beharko dute kontzeptua.

Galdera.jpg
Galdera: aurkaria den taldeko jokalari batek txarteleko galdera irakurriko du eta txanda duen taldeak galdera asmatu beharko du. Galdera batzuk irekiak izango dira eta beste batzuetan erantzuna aukeratu beharko da.

Marrazketa.jpg
Marraztu: taldekide batek txartelean azaltzen den hitza edo ekintza marrazki bidez deskribatuko du. Beste taldekideek zer den asmatu beharko dute.

Rolplaying.jpg
Rol-playing: helmugara iristean gainditu beharreko froga. Jokalari batek bere taldekideei egoera bat antzetu beharko die hitzik esan gabe. Beste taldekideek egoera hori azaldu beharko dute. Talde handiak badira, taldekide bat baino gehiago jarri daitezke egoera antzezten. Rol-playinga antzeztu eta asmatzeko hiru minutu egongo dira.
Gelaxka bereziak:

Kartzela
Bihotza: hemen jauziz gero txanda bat jolastu gabe egon beharko zarete gizarte honek askotan gu garen hori izatea ukatzen digun bezala.

Kondoimakina
Kondoi makina- disko bola: kondoi makinan jauziz gero kondoi bat eskuratuko duzue (hartu kondoiaren txartela). Honekin zuzenean disko bolara joango zara. Aldiz, kondoi makinan jausi gabe disko bolan jauzten bazarete, atzera egin beharko duzue kondoi makinaraino. Orduan prest egongo zarete hurrengo txandan aurrera egiteko.

Dadoa
Dadoa: berriz bota.
Jolakalarientzako eta bidelagunentzako aholkuak
Mahai jolas hau sexualitatearen munduan bidelagun izan dezazuen hainbat baliabide jartzen ditugu zuen eskura: oinarrizko kontzeptuen hiztegi bat eta sexualitatea eta feminismoari buruz dabilen blog bat. Mihi-Bero jolasa baino gehiago baita!

Anuncios