Hiztegia

Binarismoa: sexu eta generoan oinarritutako  sailkapen bat/gizarte antolamendu bat da eta gizonak eta emakumeak baino ez daudela defendatzeari esaten zaio. Gainera, emakumezkoen eta gizonezkoen gainean egiten diren  interpretazioak  modu oso ezberdin eta deskonektatuan ulertzen dira binarismoan. Alegia, emakumeak ala gizonak besterik ez daudela; edota homosexualak ala heterosexualak; aktiboak ala pasiboak …

Misoginia: emakumeen eta nesken aurkako gorroto edo mespretxuari deitzen zaio. Era askotan azaldu daiteke: emakumeen aurkako indarkeria, diskriminazioa, emakumea sexualki objektu moduan erabiltzea, ahalmen gutxiko izaki bezala azaltzea … Erlijio askok eta mendebaldeko intelektual askok ideologia hau sustatu dute.

Zoofilia: gizakia eta beste espezie baten arteko  erakarpen sexual edo  gauzatze sexualean datzan parafilia da. Kidetasun edo erakarpen sexual hau sentitzen duten pertsonek zoofilo, zoofiliko, zoosexualak edo xinpleki “zooak” izena hartzen dute. Okasio askotan beste animalienganako abusutzat jotzen da koitoa burutzean eta “naturaren kontrako krimen” edo “delitutzat” hartzen da. Parafilia honen aldekoek adierazten dutenez, gizakiaren eta beste animalia baten arteko harremanak koitotik haratako joan daitezke, animaliak gai direla beste animalia batzuekin edo gizakiarekin maitasun-harreman iraungatti bat mantentzeko; lotura estu bat sor daitekeela animaliaren eta gizakiaren artean.

Heteropatriarkatua: (heterosexualitatea eta patriarkatua hitzetatik) gizonaren eta heterosexualitatearen hegemonia eta nagusikeria sustatzen duten instituzio sozial eta politikoen multzoa da. Feminismo lesbikotik proposatutako kontzeptua izan zen, androzentrismoaren oinarrian heterosexualitatea dagoela baieztatuz. Heteropatriarkatuaren nozioa proposatzen dutenen arabera, patriarkatua eta heterosexualitatea ezin dira bereizi, txanpon bakar baten bi aldeak dira, patriarkatua heterosexualitatearen inposizioan oinarritzen delako, heterosexualitateak gizon eta emakumeen arteko hierarkia, gizonen dominazioa eta emakumeen sumisioa dakartzan sexu praktika multzoa denez.

Endometrioa: umetokiaren barrualdea estaltzen duen mintza da. Ehun bigun lodia da, odol zain txikiz betea. Hilero hazten da, obulazio bakoitzean eta hilero andeatzen da, hileko aldiarekin kanporatuz. Obulua ernaltzen denean, bertan kokatzen da eta bere hazitoki izaten da.

Anuncios