sarrera

Txatxilipurdi euskara elkartean, aniztasunean sinesten dugu, edozein gorputz, praktika, jokabide… errespetatuz eta onartuz. Badira aniztasun funtzionala duten pertsonak, pertsona lodiak, pertsona zatarrak, iletsuak… nahiz eta gizarte honetan ez ikustarazi.
Ildo horretatik, sexualitatea bizitzeko modua eta identitate sexualaren eraikuntza ere modu aske eta anitzean ulertzen dugu: gorputza deskubritzeko, ezagutzeko eta zaintzeko modu bakar bat baino gehiago dagoelako, eta baita desirak bizitzeko, sentitzeko, fantasiatzeko … ere.
Txatxilipurdin beharrezko ikusten dugu errealitate hauei buruz libreki hitz egiteko tarteak sortzea eta sentsuzko kritikotasuna sustatzea inguratzen gaituzten pertsonen artean. Horregatik sortu dugu Mihi-Bero: sexualitatearen eta feminismoaren inguruko gai desberdinak jorratzeko, sakontzeko eta eztabaidatzeko. Noraino sakondu? Jokaldi bakoitzak esango digu baina, jolasa ikaskuntza bihurtzeko mihiak astindu beharko dira ezinbestean!
Amaitzeko, argi utzi nahi dugu, edozein txarteletan agertzen den binarismoa (emakume/gizon), gizarte honetan berau existitzen delako agertzen dela eta honen barruan dagoen zapalkuntza ikustarazteko erabilia izan dela.
Besterik gabe, mihiak berotu eta gozatu gorputz askeen iraultza honetan!!!

DSC_0627

Anuncios